|
Nire lana bizitzaren analogia bat bezala proiektatzen dut, non biek, arteak eta bizitzak, elkar harreman eta eragin egiten dioten elkarri. Bai artean zein bizitzan ideiak, gertakariak, oroitzapenak, kontraesanak, beldurrak, mugak, ametsak, pasioak, legeak eta zedarriak kudeatzeko beharrean izaten gara. Gurutzatu –edo ez- ditzakezun mugak. Eremu bietan, esanahia eta zentzua izan dezan kaos hau antolatu da egiten duguna.
Azken urte bietan zehar, nire lanarekin batera, egunkari bat egiten nabil (Egunkaria: Hutsalkeriak). Egunero 28x28cmtako koadro bat pintatzen dut. Egunen batean ez badut pintatzen, mihise zuri bat izango da egun horretarako.
Egunkari hau hasteko burutazioa, ideiak era azkar batean lantzeko aukera ematen zidala eta metodologia eta diziplina bezala egunero zerbait pintatzera behartzen ninduelako garatu zen. Formatu txikiko egikeraren azkartasunak estudioan otutako ideiak “idaztea” permititzen digu. Ideia hauek a posteriori formatu handiagoan garatu daitezke, edo besterik gabe egunkarian idatzita geratu.
Bizitza bera bezalakoa da, gauza txiki eta ardura handien nahaste bat. Osotasun bezala funtzionatzen duenean zentzua izateko era batez egina dago. Instalazioaren ordena erakusten deneko espazioaren araberakoa da, kokapen ordenan aldaketetara zabalik dago, irakurketa ezberdinak zabalduz,
Lan prozesuak, Rekalde aretoa, Bilbo
Charo Garaigorta, 1994
|